top of page
Foto del escritorGraba Ezak

Covidari Ziztada Bilboko Kaleetan grabatuta 🦠

Actualizado: 23 feb 2021

Lan honen helburua, Bilbon bestelako komunikazioa ardatz duen komunikazio ekintza bat garatzea da.

Irudiak Bilboko kale nagusietan grabatuak izan dira.


2020. urtea, bizi dugun pandemiarengatik gogoratuko da, eta oraindik mantentzen den arazoa dela kontuan hartuta, ezinbestekoa da gizartearen kolaborazioa birusari aurre egiteko. Lan hau idazten ari garen momentuan, txertoak ailegatu dira Espainara, eta honek gizartearen zati bat banandu du, txertoa jartzearen alde eta aurka.



Uste dugu mezu bat zabaldu behar dela txertoaren alde, eta horretarako, talde honetako bi partaideok, Covid-19 birusari aurre egiteko txertoa hartzearen garrantziaz kontzientziatzeko kanpaina sortu dugu. Helburua, ahalik eta jende gehienari mezua helaraztea da, ikuspegi positibo batetik zabalduta.


Beldurra edo mehatxua ezartzea, estrategia txarra edo alferrikakoa dela uste dugu, eta horregatik gure helburua lortzeko, beti mezu zein ekintza positiboen bitartez ekingo dugu gure bestelako komunikazioko estrategia.


Gure mezua sare sozialetatik zabaltzeko, bideo bat sortu dugu. Bideo horretan, txertoa jartzeko metafora bat irudikatzen duen ekintza ageri da, eta kaleko pertsonek parte hartzen dute.


Horrez gain, gure kanpaina laburbiltzen duen Hashtag eta eslogan bat sortu dugu:


Bestelako komunikazioa egiteko estrategia


Hasieratik erabaki genuen, kolektibitasuna eta parte hartzea sartu nahi genuela gure kanpainan. Pentsatzen dugu honek mezua zabaltzera laguntzen duela, eta errazagoa egiten duela publikoak mezua onartzea, jende askoren ekintza erakusten duelako, eta ez soilik bi pertsonena (taldeko biona).


Hala eta guztiz ere, birusa dela eta, segurtasun neurriak hartu behar dira eta ezin dira jende multzo handia biltzen dituzten ekintzak egin. Honek, gure ekintzen aukerak asko murrizten ditu. Horregatik, pertsona asko baina banaka biltzen dituen ekintza bururatu zitzaigun:


Gaiaren aukeraketa harreman estua du pandemiarekin, bakuna aldeko sare sozialen gure mugimendu propioa sortzen saiatu gara.


Ideiari dagokionez, joko moduan planteatzea aproposena zela iruditu zitzaigun, puxiken eta mezuen jokoaren bitartez jendeak grabaketan parte hartzeko eta mugimenduaren alde egiteko erakargarria izatea zen gure helburua, eta lortu egin dugula uste dugu. Grabaketan jendea puxikak ikusi orduro, irribarre batekin hurbiltzen zen.


Txertoa irudikatzeko, puxika bat lehertzea bururatu zitzaigun, “ziztada” hitzaren inguruan hitz-jokoa aprobetxatuz. Honela, puxikak birusa irudikatzen zuen, eta ziztadak txertoa. Ondorioz, grafikoki, txertoak birusa lehertzen zuen.


Mezua txertoaren alde izanda, horrek irudikatzen zuen ekintza/metafora bat diseinatu genuen. Inpaktua/ikusgarritasuna izan behar zuen ekintza horrek bideoan interesgarria eta deigarria izateko. Baina segurtasun neurriak betez.


Horrez gain, puxika bakoitzari, mezu positibo bat idatzi genion, partehartzaileek irakur zezaten. Honela, bideoaren tonu eta mezuaren positibitasuna indartzen zen, eta partaideak berak ziren mezua helarazten zutenak. Hona hemen sortutako esaldiak:


  • Ziztada hoberena gu gara!

  • Batera gogorragoak gara!

  • Lortuko dugu batera!

  • Musukoa jarri beti!

  • Bide luzea dugu aurretik, zaindu gaitezen!

  • Indartsuagoak aterako gara!


Ekintzari, bideoari eta kanpainari izenburu bat jartzeko, eslogan bat pentsatu genuen. Eslogan honek bi hitzetan biltzen ditu bai bideoan ageri den ekintza, bai zabaldu nahi den mezua, lehen azaldu dugun hitz-jokoa erabiliz: “Covidari ziztada”.

Oso egokia iruditu zitzaigun kanpainari izena emateko, eta beraz, bideoan, partaideei eskatu genien eslogan hori errepikatzea kamara aurrean.


Lortutako produktua, bideo bat da. Bideo hau ahalik eta jende gehienari ailegatzeko helburua du, eta hori lortzeko sare sozialetatik eta mezu aplikazioetatik zabaldu dugu.


Horregatik #Covidariziztada hashtag-aren izenpean, Facebook-eko taldeetan, Instagramen, Twitterren, Whatsapp eta Telegramen zabaldu dugu gure bideoa.


Irribarre batekin ikusteko bideoa sortu nahi genuen, azken finean hori zen buruan genuena, betiko kontua aldatu eta zerbait on egiteko kontzientziatu baina aspertu gabe. Beste begirada baten bila gure ideia sortu eta garatzen joan giñen, eta helburua, pandemia garaian kolektibotasunaren islada den bideo bat.


Orain inoiz baino gehiago, online erreminten garrantziaz konturatu egin gara, WhatsApp-en bideo deiak bilerak egiteko, Wetransfer grabatutako materiala gure artean partekatzeko eta sare sozialak gure targetarengana heldu ahal izateko. Plataforma eta App guztiak lana aurrera atera ahal izateko beharrezkoak izan dira.





20 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

Comments


bottom of page